skip to Main Content
Kontratazioa: management@enkore.eu · 659 97 58 20
AHAZTEZINA

AHAZTEZINA

Urrian, 5 hilabeteko atsedena hartzea erabaki genuen, disko berria prestatu eta eszenatokietara indarberriturik bueltatzeko. Eta indarra izan zen ostiralean “Kanala”ren aurkezpen kontzertuan eman eta jaso genuena: indar positiboa eta sentimenduz beterikoa.

Read More
KANALA  Prentsaurrekoa

KANALA prentsaurrekoa

Aurreko otsailaren 20an “Kanala” gure disko berria aurkeztu genuen Bilboko Elkar Aretoan. Han izan ginen taldekideak eta diskoetxeko arduraduna den Anjel Valdés lan berri honen inguruan medioen aurrean hitz egiten. Bertan esandakoa laburbilduz:

Read More
KANALA  Disko  Berria

KANALA disko berria

Komunikazioaren teorien oinarrietan igorle batek hartzaile bati mezua bidaltzen dio. Errealitateari bizkarra ematen egongo gintzaizkioke gaur egun, gure kasuan bederen, honela gertatzen den ustea izango bagenu. Gu, Enkore, ez gara igorle, eta erabat hartzaile den pertsonarik nekez aurkituko genuke kontzertuetara hurbiltzen diren lagunen artean. Feedbackak, guretzat, garrantzi handiegia du antzinako rol horiei eusten jarraitzeko. Feedbackak sortzen baitu, ondoren era anitzetan deskodetuko den mezua. Beraz, igorlea, hartzailea, mezua… haien jatorrizko adierekin, ez dira existitzen!

Read More
2014a  Geurea  Izanen  Da.  URTE  BERRI  ON!

2014a geurea izanen da. URTE BERRI ON!

2013 ez da urte hobezina izan, ezta gutxiago ere. Izatekotan, talde bezala izan dugun urterik onena agian bai, baina hori zaila izango litzateke baloratzeko. Zalantzarik ez gogorrena behintzat izan dela: aurreko urteetan baino gauza gehiagori aurre egitea suertatu zaigu, inoiz baino egoera zail gehiago, inoiz baino lan gehiago…

Read More
HAS  GAITEZEN

HAS GAITEZEN

Aspaldi sumatzen genuen web gune baten beharra. Baina, hein handi batean, gu geuk orrialdea kudeatzeko denbora faltak eraginda, momentu hau atzeratzen joan gara: askotan zaila egiten da leku guztietara sasoiz heltzea eta aski izan dugu, orain arte behintzat, kontzertuetatik salbu ateratzearekin.

Read More
Back To Top