skip to Main Content
Kontratazioa: management@enkore.eu · 659 97 58 20
KANALA  Disko  Berria

KANALA disko berria

Komunikazioaren teorien oinarrietan igorle batek hartzaile bati mezua bidaltzen dio. Errealitateari bizkarra ematen egongo gintzaizkioke gaur egun, gure kasuan bederen, honela gertatzen den ustea izango bagenu. Gu, Enkore, ez gara igorle, eta erabat hartzaile den pertsonarik nekez aurkituko genuke kontzertuetara hurbiltzen diren lagunen artean. Feedbackak, guretzat, garrantzi handiegia du antzinako rol horiei eusten jarraitzeko. Feedbackak sortzen baitu, ondoren era anitzetan deskodetuko den mezua. Beraz, igorlea, hartzailea, mezua… haien jatorrizko adierekin, ez dira existitzen!

Baina badago teoria guztiz eraistea eragozten duen pilare sendo bat: KANALA.AzalaKanala komunikazioa gauzatu dadin egon beharreko medio fisikoa da. Enkore ez gara igorle, eta hartzailerik ere ez dugu, baina Kanala bai, Kanala izan badugu. Bidean ezagututako lagunekin batera eta begiradak gurutzatu ditugun bakoitzean elkarrekin sortu dugun hamaika eratara interpretagarria den mezu hori, disko itxurako kanalean plazaratuko dugu aurki.

Gutxi falta da ENKOREren KANALAk argia ikusteko!

Leave a Reply

Back To Top