skip to Main Content
Kontratazioa: management@enkore.eu · 659 97 58 20
HAS  GAITEZEN

HAS GAITEZEN

Aspaldi sumatzen genuen web gune baten beharra. Baina, hein handi batean, gu geuk orrialdea kudeatzeko denbora faltak eraginda, momentu hau atzeratzen joan gara: askotan zaila egiten da leku guztietara sasoiz heltzea eta aski izan dugu, orain arte behintzat, kontzertuetatik salbu ateratzearekin.

Gorka Pertikari eskerrak eman nahi dizkiogu web gunea diseinatzeagatik eta, gurekin eta manager taldearekin batera, orrialdea elikatzen joango delako.

Hemendik aurrera, taldearen informazio guztia eskaintzeaz aparte, aldiro gurekin zer ikusia duten postak argitaratzen joango gara. Era berean, gurekin harremanetan jartzeko aukera paregabea izango duzu eta baita gure bideoak ikusi edota musika entzuteko ere.

Ongi etorria bada, has gaitezen!

enkore

Leave a Reply

Back To Top