skip to Main Content
Kontratazioa: management@enkore.eu · 659 97 58 20
EZ  DAUDENEI  (Gabon  Zoriontsuak)

EZ DAUDENEI (Gabon zoriontsuak)

Aitortu behar dugu ez garela batere gabonzale, baina familia eta lagun artean biltzeko aitzakien maitale amorratuak garela ezin ukatu. Tamalez, garaiok burura dakarzkigute gurekin ez daudenak, gure artean nahiko genituzkeen horiek.

Asko dira azken urteotan hil zaizkigunak, baita beste herrialde batera bizimodu hobe baten bila joan zaizkigunak ere, nahita ala derrigortuta. Espetxe, ospitale eta zahar-etxetan ditugun senide eta lagunez ere ezin ahaztu.

Gabon zoriontsuak opa dizkiegu hil eta joan direnei, alde egin behar izan dutenei eta eraman dituztenei.

“Zuei zor dizuegu orain garen guztia, gabon argien bestaldean zuen itzala sumatzen da.”Enkore 6

Leave a Reply

Back To Top