skip to Main Content
Kontratazioa: management@enkore.eu · 659 97 58 20
Eskerrik  Asko  2014…  Bagoaz  2015!

Eskerrik asko 2014… Bagoaz 2015!

Urtea azken hatsetan, begirada 12 hilabete atzera bota dugu, eta egite bakarrean fokatzea ezinezkoa egin zaigu; hainbeste bizipen, zorabiatu egin gara. Duela urtebete “Kanala” diskoa kaleratzeko irrikak ez gintuen lorik hartzen uzten, eta ez zen gutxirako disko honek ematen ari diguna kontuan hartuta. Baina diskoa, berez, zuekin kontzertuetan elkartzeko aitzaki xumea besterik ez da izan, gaileta distiratsuan grabatutakoa zuekin batera bizitzeko kanala izan da, aire izateko eta ozen oihukatzeko, bihotzak husteko akorde bakoitzean, elkarrekin izerditzeko…

KMK B&WOtsailaren 28an hasi eta atseden bako biran murgilduta egon gara abenduaren 18ra arte, guztira 32 kontzertu eskaini ditugu sekula izan dugun urterik oparoenean. Biziki pozik gaude! Nola ez gara pozik egongo bada, hango eta hemengo plazak eta aretoak lepo ikusi baditugu? Eskerrik asko Bilbo, Donostia, Larrabetzu, Lemoa, Gernika, Loiu, Gasteiz, Azkoitia, Matiena, Hazparne, Getaria, Tolosa, Galdeano, Bakio, Arantza, Arrigorriaga, Otxandio, Ispaster, Zaratamo, Areatza, Kanpezu, Lezama, Lekorne, Olazti, Orio, Anoeta, Laudio eta Durango! Beti aldamenean izango ditugun lagunak egin ditugu #KanalaTour izena jarri genion biran, aurretik genituenekin berriz elkartzeko aukera ere izan dugu, eta, tartean, taldearen 100. kontzertua ospatu dugu, besteak beste.

2015ari so hauxe da burura datorkiguna: jo, jo eta jo. Kontzertuz beteriko urtea izango da, beraz, 2015an #KanalaTour inoiz baino presenteago egongo da gurean! Oso pozik gaude laurok aurten egindakoarekin, eta ez dudarik izan gure ametsa topera bizitzen jarraituko duguna.

Kontzertuetan ikusiko garelakoan, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Leave a Reply

Back To Top