bio1

Enkore 2009an Bilboko Errekalde auzoan sortutako rock talde gaztea da. Hasierako urte bietan EP bi eta single bat auto ekoiztu zituzten. 2012an “Faktore Komunak”(Baga-biga) diskoa kaleratu zuten, eta 2014an “Kanala” (Elkar/Oihuka) diskoa. 2015ko udazkenean haien lan berria plazaratu dute, “E” (Baga-biga) izenekoa.

Haien diskoetan arrakasta handiko zenbait kantu bildu dituzte: “Beti Gazte”, “Dantzan, dantzan!”, “Gure ereserkia”, “Muxurik muxu”, “Airea”, “Ozen oihukatu”, “Begiak itxi”, “Bihotz Ezkutua”… Gehienek Gaztea irratiko Top Gaztea zerrendako lehenengo postuak lortu dituzte entzuleen botoei esker.

2011an XX: Gaztea Maketa Lehiaketako epaimahaiaren saria lortu zuten, aurretik beste hainbat lehiaketetan ere sarituak izan ostean. 2012an “Liet International” jaialdian aritzeko hautatuak izan ziren, Euskal Herria eta Euskara ordezkatzeko Europa mailan; eta 2013an, gauza bera egin zuten Portugaleko Minde herrian ospatu zen “Endangeraged Languages Music Festival” jaialdian.

Haien ibilbide laburrean euskal eta europar agertokian lekutxo bat egiten joan dira nazioarte mailako eszenatoki esanguratsuenetarikoak zapalduz (BBK Live, Fábrica Emídio da Silva Raposo, Ciudad de la Cultura Xixón, Gernikako-, Azkoitiko-, Basauriko-… plaza nagusiak…).

Orain arte 100 kontzertu baino gehiago eta 4 bira egin dituzte. Momentu honetan buru belarri dabiltza haien 5. biran, ETour izenekoan.

Taldekideak:

Xabi Hoo: Ahotsa
Urtzi Iza: Gitarra
Aitor Gallastegui: Baxua
Alvaro Olaetxea: Bateria