skip to Main Content
Kontratazioa: management@enkore.eu · 659 97 58 20
2014a  Geurea  Izanen  Da.  URTE  BERRI  ON!

2014a geurea izanen da. URTE BERRI ON!

2013 ez da urte hobezina izan, ezta gutxiago ere. Izatekotan, talde bezala izan dugun urterik onena agian bai, baina hori zaila izango litzateke baloratzeko. Zalantzarik ez gogorrena behintzat izan dela: aurreko urteetan baino gauza gehiagori aurre egitea suertatu zaigu, inoiz baino egoera zail gehiago, inoiz baino lan gehiago… Baina hemen gaude, egoeroi aurre egiten oraindik ere lan eta lan, urte honetan konturatu baikara benetan maite gaituen publiko bat dela gure begien aurrean eszenatokira igotzen garen bakoitzean, badagoela publikoa ere irrati eta ordenagailuen bestaldean. Eta guk publiko hori haiek gu beste maite dugu, agian gehiago… haiek dira Enkore. Elkarrekin hazi gara azken urte honetan eta eurengandik ikasi dugu egoera zailei aurre egitea beti merezi duela hurrengo kontzertuan aurrez aurre topatuko bagara. Beraz, gauzak horrela, “publiko” berbak bere zentzua galtzen du erabat.  Anai eta arrebak, lagunak… hobeto!

Urte berria gertu da eta gu disko berriarekin bueltatuko gara, inoiz egin izan ditugun abesti onenekin. Egoera zailei aurre eginez lan eta lan segituko dugula zin egiten dugu, trukean soilik gauza bat: Itxaron gaitzatela eszenatoki aurrean, 2014a geurea izanen da eta!

Urte barri on.

Aitor, Alvaro, Urtzi eta Xabi.                                                                     Bilbon, 2013ko abenduak 31

Enkore

Leave a Reply

Back To Top